Mekindu Arabako Jundiz industrialdean kokatutako enpresa da, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du. Mekanizazioan oinarritutako tailerra izaten hasi zen, eta oraindik ere bere oinarri nagusia izaten jarraitzen duen arren, bere historian zehar bezeroen beharretara egokituz joan da, mekanika, elektrizitatea, programazioa, ikusmen artifizialeko sistemak edo dimentsioen kontrola barne hartzen dituzten proiektu konplexuagoak diseinatuz.
Horrela, Paco Lazcano gerenteak bideoan azaldu digunez, Mekindu enpresak neurrira egindako automatizazio-soluzioak diseinatu eta fabrikatzen ditu bere produktibitatea hobetzen lagunduko duten prozesu industrialetarako. Prozesu kritikoak automatizatzeko makineria berezia, bioteknologian, medical devices edo farman espezializatutako enpresetan, besteak beste.