Teknikerrek balio erantsi handiko produktu eta prozesu industrialen garapena bultzatzen du, fabrikazio aurreratuko teknologiak, gainazalak eta materialak, eta digitalizazioa aplikatuz.

Erreferentziazko zentro teknologikoa den aldetik, enpresa-sarearen eskura jartzen ditu bere ezagutza espezializatua, gaitasun tekniko sendoa eta abangoardiako instalazioak, industria-sektoreei beren eraldaketa-prozesuetan laguntzeko, ideia bat bururatzetik hasi eta inpaktua duen benetako soluzio gisa inplementatu arte.

I+G+b-ren bidez hazkunde ekonomikoari eta gizarte-ongizateari laguntzea du xede, enpresen eta, ondorioz, gizarte osoaren lehiakortasuna modu jasangarrian sustatuz. Tekniker Basque Research and Technology Alliance (BRTA), Zentro Teknologikoen Espainiako Federazioa (FEDIT) eta European Association of Research and Technology (EARTO) erakundeen parte da.

Industriari eskaintzen dizkion soluzioen artean dago automatizazio eta robotika aplikazioen garapena, ekoizpenaren produktibitatea, malgutasuna eta kalitatea hobetzera eta pertsonen eta makinen arteko interakzio segurua erraztera bideratuta. Soluzio horiek sektore ugaritan aplikatzen dira, besteak beste aeronautikan, energian, zientziaren industrian eta osasunean.

Lan ildo horren adibide gisa, Tekniker kirurgia robotiko autonomorako teknologietan oinarritutako proiektu batean ari da garatzen gaur egun. Helburua da gaitasun autonomoak dituen sistema robotizatu bat sortzea, zirujauari ehun biguneko lesioak tratatzeko gutxieneko prozedura inbaditzaileetan laguntzeko.

Eneko Ugaldek, Teknikerreko Sistema Autonomo eta Adimendunen Unitateko zuzendariak, bideo honetan azaldu digu.

Automatizazioaren eta robotikaren eskutik (🤝).