Arabako Mercedes-Benz lantegiak ere bat egin du Robotekin proiektuarekin
Ongietorria ematen diogu Robotekinen proiektuarekin bat egitea erabaki duen azken konpainiari. Mercedes-Benzeko lantegi arabarra da, Bernd Krottmayerrek zuzentzen duen Euskadiko handiena, eta euskal BPGaren % 5,2ko ekarpena egiten du. “Berrikuntzan eta teknologian ikusten dugu helburu horiek lortzeko bidea. Gure ustez, Robotekinekin bat egiteak ezagutzaren transferentzia erraztuko du eta, Araba eta Euskadirekin batera, enpresa industrial lehiakor, teknologiko eta jasangarri gisa aurrera egitera eramango gaitu”, nabarmendu dute konpainian.
Getting Together 💪
INTERESGARRIA ERE IZAN DAITEKEErlazionatutako berriak