Arabako Cefalux Automation enpresa digitalizazio eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa dago finkatuta, 50 urtez koadro eta automatismo elektrikoak fabrikatzeko tailer gisa aritu ondoren, eta Robotekin-en ekosistemarekin bat egin du.

Inbisa-Gamarra enpresa-parkean du egoitza Cefaluxe-k, eta kontrol-sistemak diseinatzeaz eta ezartzeaz arduratzen dira, ekoizpen-prozesuak optimizatzeko, instalazioak sinkronizatzeko eta lantegiko eraginkortasuna hobetzeko.

Gainera, eraikinen eta azpiegituren funtzionamendua, energia-eraginkortasuna eta mantentze-lanak hobetzen dituzte, kudeaketa- eta gainbegiratze-sistemak diseinatuz eta ezarriz.

Industria-instalazioak, eraikinak eta azpiegiturak gainbegiratu, jardun eta aztertzeko aukera ematen duten soluzio digitalak garatzen dituzte, datuak, prozesuak eta ekipoak ingurune bateratu batean konektatuz.

Bere produktuen artean Potentzia eta Kontrol Koadroak, Cubic Teknologia duen CCM (Motorren Kontrol Zentroa), Ziurtatutako Koadroak: UL, ATEX eta Koadro bereziak daude.

Enpresen arteko lankidetzan sinesten dugu, eta Robotekin topagune ezin hobea da elkar ezagutzeko eta harremanak eraikitzeko”, adierazi du Federico Sánchez Cefaluxe-ko CEO-ak.

Ongi etorri Cefalux Automation!!!! 💪

cefalux2013-35