Egibideko ikasleek lankidetza-robot funtzional eta seguru bat programatzeko Europako proiektu batean parte hartu dute Andrés Goñi 20 iraila, 2023

Egibideko ikasleek lankidetza-robot funtzional eta seguru bat programatzeko Europako proiektu batean parte hartu dute

RoboCup 2021ean Erasmus+ programa europarrak bultzatutako nazioarteko proiektua da, eta robot kolaboratibo funtzional eta seguru bat programatzea du helburu. Proposamen horren lehenengo edizioa Lanbide Heziketako lau ikastetxetako ikasle europarrek parte hartzearen inguruan antolatu da, hala nola Danimarkako Roskilde Tekniske Skole, Norvegiako Kuben eskola, Finlandiako Keuda eta Euskal Herriko Egibide. Azken hau, Robotekin robotika eta automatizazio hub-aren bazkidea da, honen jatorritik.

Aipatu bezala, robot baten programazioa garatzeko ikasleen arteko lankidetza sustatzea da helburua. Robot horrek eragiketa-sekuentzia bat gauzatzeaz gain, robot industrial estandarrena gainditzen duen segurtasun-maila batekin egiten du. “Atal teknikoez gain, proiektuak ikasleekin zeharkako eduki batzuk lantzen laguntzen du, guretzat oso garrantzitsuak direnak ikasleek beren etorkizun profesionalari begira dituzten beharrei hobekien erantzungo dien eredu pedagogikoa planteatzeko orduan”, dio Egibidek. 

`RoboCup´ programaren lehen edizio honetarako lau erronka zehaztu dira, bakoitza herrialde parte-hartzaile batean garatua. Lehen fasea Finlandian egin zen, eta robotaren pintza diseinatzean eta 3D-en inprimatzean oinarritu zen, pieza hori ondorengo faseetan erabiltzeko. Fase hau Get a grip gisa definitu zen.

Danimarkan bigarren erronka izan zen (Test for success), robotaren mugimenduen programazioan zentratu zena. Joan den otsailean proiektuaren hirugarren fasea garatu zen (Play safe), oraingoan Norvegian, non ikasleek robotari aplikagarri zaizkion segurtasun neurri fisikoak instalatu zituzten lan ingurune seguru bat bermatzeko. Eta azken fasea, Better together izenekoa, apirilean egin zen Gasteizen, Egibideren instalazioetan. Bertan, aurreko faseetako emaitzak integratu ziren eta PLC edo Kontrolagailu Logiko Programagarri batek maneiatutako zelula bat gehitu zen. 

Duela gutxi, EAEko LHko ikastetxeko ikasleen eta irakasleen ordezkaritza bat Roskilderaino (Danimarka) joan da Europako proiektu honen itxiera markatu duen topaketan parte hartzera.

Hemendik aurrera, RoboCup proiektuan zehar sortu diren material eta dokumentazio guztiak ikasleekin antzeko proiektu bat egiteko interesa duen edozein irakasleren esku geratuko dira.

Bideo honetan, joan den apirilean Egibidek, Gasteizen dituen instalazioetan egin zen RoboCup IV. fasean ikasleek izandako presentzia laburbiltzen da.