Uztailean eman dira Robotekin Hackathon LeRobot 2026 lehen edizioa martxan jartzeko lehen urratsak. Ekitaldia urriaren 23tik 25era egingo da, Euskadiko Parke Teknologikoaren Vitoria-Gasteizko Campusean.
Robotekin Hackathon LeRobot 2026k dagoeneko badu bere webgunea: https://hackathon.robotekin.
LeRobot kode irekiko framework bat da, adimen artifiziala robot errealetara hurbiltzen duena eta portaera robotikoak sortzea, entrenatzea eta probatzea errazten duena.
Parte-hartzaileek prototipo funtzional bat garatu beharko dute proposatutako arloetako batean edo gehiagotan:
- Objektuen manipulazioa: objektuak modu autonomoan hartu, mugitu, sailkatu edo kokatzeko portaerak diseinatzea.
- Ikusmen robotikoa: kamerak eta ikusmen-pertzepzioa erabiltzea, robotak ingurunea interpretatu eta erabakiak har ditzan.
- Imitazio bidezko ikaskuntza: giza erakustaldiak jasotzea eta robota zereginak modu adimentsuan errepikatzeko entrenatzea.
- Gizarte-aplikazioak: hezkuntzara, irisgarritasunera, laguntzara edo gizarte-inpaktura bideratutako irtenbideak sortzea.
Robotekinek antolatutako ekimen honen helburua da talentu gaztea, adimen artifizial aplikatua eta robotika erreala ingurune kolaboratibo, praktiko eta industriarekin konektatu batera hurbiltzea.
Lehen edizio hau gauzatzeko, Robotekineko hainbat bazkideren babesa izango dugu, baita ekimenarekin bat egin nahi izan duten beste enpresa eta erakunde batzuen lankidetza ere.
Robotikaren etorkizuna gaur eraikitzen da. 