SPRIren “Zibersegurtasun Industriala 2026” laguntza-programak 14 milioi euro ditu enpresa txiki eta ertainen zibersegurtasuna indartzeko. Enpresaren barne-zibersegurtasuna hobetzeaz gain, laguntzen bidez produktuaren zibersegurtasun-proiektuei ekin dakieke bere bizi ziklo osoan zehar: diseinu segurutik eta kodearen berrikuspenetik, zifratzeraino, ahultasunen kudeaketaraino eta produktuaren ebaluazio edo ziurtapeneraino.

📍 Onuradunak

  • Jarduera-zentroa Euskadin duten industria-enpresentzat eta lotutako zerbitzu-enpresentzat, tamaina edozein dela ere, baldin eta proiektua eta zibersegurtasun-inbertsioa instalazio horretan egiten badira eta beren jardueran eragin zuzena badute.
  • Enpresaren babesa, zibersegurtasuna eta erresilientzia operatiboa hobetzeko, produktuen segurtasuna indartzeko edo zibersegurtasuneko estandarrak eta araudiak betetzen aurrera egiteko inbertitu nahi dutenentzat.

💶 Laguntzak

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza,% 60koa

100.000€-raino enpresako eta urteko

Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Aholkularitza

Ingeniaritza

Hardwarea

Zibersegurtasun-proiektuari lotutako software-lizentziak.

Epea zabalik 2026/11/23ra arte

Informazio guztia hemen.