Euskadiko Robotika eta Automatizazio Elkarteak Logistics & Automation azokan parte hartuko du stand bateratu batekin (2D 08). Robotekinen aterkipean, hiru bazkidek —Vector 0 Robotics, Inser Robótica eta Aldakin— beren produktuak eta zerbitzuak aurkeztuko dituzte. Azoka azaroaren 11n eta 12an egingo da, IFEMAn (Madril).
Robotekineko bazkide diren ABB, Mercedes-Benz, Smartlog eta ULMA Handling Systems ere azokan izango dira, bakoitza bere standarekin.
Aukera bikaina izango da haien proposamenak ezagutzeko eta robotikaren, automatizazioaren, intralogistikaren eta logistikari aplikatutako soluzio teknologikoen azken berrikuntzak ezagutzeko.
🤝 Robotekineko bazkideen topaketa Logistics & Automation azokan
Azokan izango garela aprobetxatuz, Logistics & Automation Madriden egongo diren Robotekineko bazkideak elkartu nahi ditugu, bai erakusketari gisa parte hartuko dutenak, bai bisitari gisa joango direnak.
Elkar agurtzeko, azokari buruzko iritziak partekatzeko eta gure ekosistemako enpresen arteko harremanak sendotzen jarraitzeko topaketa informala izango da.
📅 Data: 2026ko azaroaren 11
🕛 Ordua: 12:00
📍 Lekua: Robotekinen stand bateratua | IFEMA Madril
Logistics & Automation Espainiako erreferentziazko ekitaldia da logistikaren, hornidura-katearen, garraioaren, automatizazioaren eta intralogistikaren arloko profesionalentzat. Dagoeneko 15 edizio baino gehiago egin dira, eta azoka funtsezko topagune bihurtu da prozesuak optimizatzeko, eraginkortasun operatiboa hobetzeko eta sektoreko erronkei aurre egiteko azken soluzioak ezagutzeko.
Logistics & Automation azokak biltegiratze-soluzioak, ekipamenduak, robotika, automatizazioa, softwarea, trazabilitatea eta zerbitzuak biltzen ditu. Aurten ere Logistics & Industrial Build azokarekin batera egingo da, logistika-higiezinetan eta industria-eraikuntzan espezializatutako gunearekin.
Ekitaldiaren bi egunetan, bertaratutakoek honako hauez gozatzeko aukera izango dute:
- Hitzaldiak: logistikaren, automatizazioaren eta garraioaren arloko marka eta aditu nagusien eskutik.
- Sari-banaketak: besteak beste, UNO Logísticarekin batera antolatutako Logistikako Liderren Sariak.
- Live Tours: hainbat gairi buruzko bisita gidatuetan parte hartzeko aukera.
- Logistics Labs: adimen artifizialari buruzko tailer praktikoetarako eta hitzaldietarako aretoa.
Getting Together!!!! 💪