Ikusmen Visión Artificial Robotekinen ekosistemura batu da, automatizazio industrialari aplikatutako ikusmen artifizialaren eta adimen artifizialaren arloetan euskal ekosistemak dituen gaitasunak indartzeko.

1997an sortutako Ikusmenek ikusmen artifizialean oinarritutako produktuak garatzen ditu, baita industria-prozesuak automatikoki kontrolatzeko eta ekoizpen osoa ikuskatzeko neurrira egindako soluzio integralak ere. Bere sistemei esker, hainbat zeregin automatiza daitezke, besteak beste, akatsak hautematea, objektuak eta formak identifikatzea, robotak gidatzea eta kalitatea kontrolatzea.

Enpresak industria-konpainia handiekin egiten du lan —batez ere automobilgintzaren eta elikaduraren sektoreetan—, baita automatizazio-soluzioen integratzaileekin ere. Bere jardueraren zati handi bat makinen eta muntaketa-lerroen fabrikatzaileei zuzenduta dago, Ikusmenen sistemak beren ekipoetan txertatzen baitituzte.

Jarduera nagusiki estatu-mailako merkatuan garatzen duen arren, bere soluzioak Europako beste herrialde batzuetan, Mexikon eta Ameriketako Estatu Batuetan ere erabiltzen dira. Ikusmenek ibilbide luzea du automobilgintza eta osagai metalikoen fabrikazioa bezalako sektoreetan. Azken urteotan, bere jarduera bereziki indartu du elikaduraren eta packagingaren arloetan —automatizazio-maila handiko esparruak—, eta sektore logistikoan duen presentzia zabaltzea du helburu.

Gainera, Cognexen PSI (lehentasunezko integratzaile baimendua) da. Cognex mundu-mlako erreferentziazko enpresa da fabrikazio-prozesuen automatizazioan erabiltzen diren ikusmensistemen, softwarearen, sentsoreen eta industria-kodeen irakurgailuen arloan. 

“Robotekinen sartzeak euskal robotika- eta automatizazio-ekosistemako enpresekin dugunharremana sendotzeko, lankidetza-aukera berriak identifikatzeko eta proiektu bateratuak bultzatzeko aukera emango digu”, adierazi dute Ikusmen Visión Artificialetik.

Robotekinetik ongietorria eman nahi diogu Ikusmen Visión Artificiali. 

Ongi etorri ekosistemara!💪