LEGE-OHARRA Admin_robot 3 apirila, 2023

Lege-oharra

Informazioa eta erabilera-baldintzak

Lege-informazioa
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen du informazioaren gizartearen zerbitzuak ematen dituzten hornitzaile guztiak behartuta daudela atal honetan eskaintzen dugun informazio jakin batera bitarteko elektronikoen bidez edozein unetan eta erraz, zuzenean eta doan sartu ahal izateko beharrezko bitartekoak eskaintzeko, bai zerbitzuaren hartzaileei, bai organo eskudunei.
www.robotekin.com webgunearen titularraren datuak:

Titularra: ROBOTIKAREN ETA AUTOMATIZAZIOAREN EUSKAL ELKARTEA – ROBOTEKIN – ASOCIACIÓN VASCA DE ROBÓTICA Y AUTOMATIZACIÓN (aurrerantzean, ROBOTEKIN)
IFZ: G44974996
Helbidea: Hermanos Elhuyar, 4. 01510 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tel.: 945 29 82 82
Posta elektronikoa: info@robotekin.com
Erregistroko inskripzio-datuak: ROBOTIKAREN ETA AUTOMATIZAZIOAREN EUSKAL ELKARTEA – ROBOTEKIN – ASOCIACIÓN VASCA DE ROBÓTICA Y AUTOMATIZACIÓN erakundea Euskal Herriko Elkarteen Erregistroan inskripzio-zenbakiarekin: AS/A/24938/2023

Webgunea erabiltzeko baldintzak
www.robotekin.com webgunea erabiltzen denean, ulertuko da erabiltzaileak osorik irakurri, ulertu eta inolako erreserbarik gabe onartzen dituela webgune honetan azaltzen diren lege-ohar hau, erabilera-baldintzak, Pribatutasun-politika eta bertan jasotzen diren gainerako oharrak eta jarraibideak, eta webgunea legeari, moralari eta ordena publikoari jarraituz behar bezala erabiltzeko ardura hartzen du.
Erabiltzailea ez bada horrekin ados, ez du erabili behar www.robotekin.com webgunea.
ROBOTEKINek beretzat gordetzen du webgune honetako edukiak, informazioak, zehaztapenak, erabilpen-baldintzak, Pribatutasun-politikak eta gainerako lege-oharrak edozein unetan aldatzeko eskubidea. Hori gertatzen denean, erabiltzaileak jakinean jarriko ditugu webgune honen bidez.
www.robotekin.com webgunean egon daitezke beste gune batzuetara edo hirugarrenen webguneetara bideratzen duten estekak, baina ROBOTEKINek ez du bere gain inolako erantzukizunik onartzen horien gainean, ez duelako horiekiko inolako kontrolik. Hori dela eta, erabiltzailea bere erantzukizunpean sartzen da horietako edukietara zein erabilera-baldintzetara.
Egilearen eta jabetza intelektualaren eskubideak
Erabiltzaileak ulertu eta onartzen du webgune honetako marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarri, eduki eta jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak edota webgune honetan txertatzen den beste edozein elementu ROBOTEKINen edota hirugarren batzuen jabetza esklusiboak direla, eta horiek bakarrik dutela trafiko ekonomikorako erabiltzeko eskubidea.
Web-orrira sartzeak ez du esan nahi eskubide horiei uko egiten zaionik edo horiek eskualdatu egiten direnik, ezta ere horiei buruzko lizentziarik ematen denik edo guztiz edo zati batean lagatzen direnik, berariaz bestelakorik adierazi ezean.
Aurreko paragrafoan azaldutakoari jarraituz, webgune honetako erabiltzaileek debekaturik dute ROBOTEKINen aurretiko eta idatzizko baimenik gabe webgune honetako informazioa eta edukia erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo horren gainean osorik edo zati batean beste erabilera bat egitea.
Webgune honetako edukia ezingo da erreproduzitu, ez osorik, ez zati batean, ezta helarazi edo erregistratu ere informazioa berreskuratzeko inolako sistemaren bidez, inolako eran eta inolako bitartekoen bidez, aipatu Erakundeak aurretik idatzizko baimena eman ezean.
ROBOTEKIN da bere webgunearen diseinu grafikoaren elementuen titularra, baita bertako menu, HTML kode, testu, marka, logotipo, kolore-uztarketa, botoi, irudi, grafiko eta bestelako edozein edukirena ere. Halaber, bere edukien egituraren, hautaketaren, antolaketaren eta aurkezpenaren titularra da, edo elementu horiek erabiltzeko beharrezko baimena du, edozein kasutarako.
Beraz, erabiltzaileak arduratsu eta behar bezala erabiliko ditu webgune hau eta bertako eduki eta zerbitzuak, Legeari, moralari, erabilera eta ohitura egokiei, ordena publikoari, fede onari eta erabilpen-baldintza hauei jarraituta, eta ROBOTEKINi dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak arretaz errespetatuta.
Erabiltzaileari berariaz debekatzen zaio webgunea erabiltzea legez kontrako edo debekatutako helburuetarako, hirugarrenen eskubideak kaltetzeko edo, edozein modutan, ROBOTEKINen marka, irudia edo ospea kaltetu dezaketen ekintzetarako.
Erabiltzailea izango da aplikagarriak diren baldintza hauek ezartzen duten edozein betebehar ez betetzeagatik ROBOTEKINek jasan ditzakeen edozein motako kalte eta galeren erantzule. ROBOTEKINek bere eskubideen defentsarako egoki ikusten dituen legezko ekintzak gauzatu ahalko ditu.
Datu pertsonalen babesa
www.robotekin.com webgunean datu pertsonalak biltzen dira ROBOTEKINen parte hartzea eskatzeko horretarako gaitutako formularioaren bidez.
Datu horiek datu pertsonalak babestearen gainean une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuz tratatuko dira, eta webgune honetan azaltzen den Pribatutasun-politikan ezarritakoari jarraituz. Erabiltzaileek hori irakurri egin beharko dute beren datuak eman baino lehen. Edozelan ere, datu pertsonalak biltzeko erabilitako formularioan horiei buruz egiten den tratamenduaren informazio-klausula bat gaitu da.
Komunikazio komertzialak
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean eta hura aldatzen duen Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legean xedatutakoaren arabera, www.robotekin.com webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela publizitaterik edo komunikazio komertzialik bidaliko posta elektronikoz edo beste komunikabide elektroniko baliokide batzuen bidez, aldez aurretik eskatu edo baimena eman ezean. Horretarako prestatutako formularioen bidez lortuko da, edo interes legitimoan oinarrituta, edo aipatutako IGZMEren 21.2 artikuluan jasotako kasuren batean oinarrituta.

Nolanahi ere, erabiltzaileek adierazi ahalko dute ez dutela nahi informazio komertziala bitarteko elektronikoen bidez jasotzerik, posta elektroniko bat bidaliz info@robotekin.com helbidera. Aukera hori bidaltzen zaion komunikazio bakoitzean egongo da eskura.

Webgunearen titularraren erantzukizuna
ROBOTEKINek ez du bermatzen edukietan ez denik birusik edo beste elementuren bat egongo, eta beraz, ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen erabiltzaileen ekipoetan edo sistemetan erabiltzailea webgunean nabigatzearen ondorioz sartutako birus informatikoek eragin ditzakeen kalteengatik.
Era berean, www.robotekin.com webgunearen titularrak ez du kontrolatzen, ezta ere bermatzen, ez sarbide jarraitua, ez eta webguneko elementu eta informazioak behar bezala bistaratu, deskargatuen edo erabiliko direnik; izan ere, kontroletik kanpo dauden faktore edo gorabeherek eragotzi, zaildu edo eten egin ditzakete elementu eta informazio horiek, eta ez da erantzule egiten zerbitzua eteten bada, berandutzen bada edo gaizki funtzionatzen badu, ROBOTEKINen kontrolarekin, halabeharrez, zerikusirik ez duten arrazoiengatik, ezta erabiltzaileak doloz edo erruz jarduten badu ere.
ROBOTEKINek ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen guri buruz hirugarrenen webguneetan egon daitekeen edo bilatzaileen edo hirugarrenen esteken bidez gure www.robotekin.com webgunera sartzean eskura den informazioarengatik.
Adingabeek webgunea erabiltzea
www.robotekin.com webgunea ez bada ere adingabeei zuzendua, baimenduta dute horrako sarbidea. Hala ere, adingabe batek informazioa eskatzen baldin badigu, 14 urtetik gorakoak bakarrik eskatu ahalko du bere kabuz. 14 urtetik beherakoak badira, guraso-ahala, tutoretza edo legezko ordezkaria duenak egin beharko du, eta hark, haren izenean, baimena emango du enpresak bere datu pertsonalak tratatzeko. Hala, adingabeak ardurapean dituztenek beren gain hartuko dute beren kargura dituzten adingabeen adinerako egokiak diren webgune honetako zerbitzuak eta edukiak zehazteko erantzukizun esklusiboa.
ROBOTEKINek ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen adin horretako adingabeek betebehar hauek urratuz ematen badizkigute euren datu pertsonalak.
Beste webgune batzuetatik www.robotekin.com webgunera bideratzen duten estekak
ROBOTEKINen webgunetik kanpoko web-orri batetik webgune horretako edozein orritara “hiperesteka” bat egin nahi duten edo egiten duten pertsonek edo erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Debekaturik dago www.robotekin.com webguneko zerbitzuak edo edukiak erreproduzitzea, osorik nahiz zati batean.
Ez da www.robotekin.com webguneko orriei edo bertako zerbitzu edo edukiei buruzko adierazpen faltsurik egingo, ezta ere zuzena ez denik.
“Hiperesteka” ezartzeak ez du esan nahi loturarik dagoenik ROBOTEKINen eta hori egiten den web-orriko edo atariaren titularraren artean, ezta ere ROBOTEKINek ezagutzen edo onartzen dituenik atari horretan eskaintzen diren zerbitzu eta edukiak.
ROBOTEKIN ez da erantzule izango “hiperesteka” ezartzen den web-orritik edo ataritik jendearen eskura jartzen diren edukiez edo zerbitzuez, ezta ere horietan azaltzen diren informazio eta adierazpenez ere.
Cookieak
Cookieak dira testu-fitxategi txiki batzuk, eta fitxategi horiek disko gogorrean edo webgune jakin batzuetako orrietara sartzen den edo horiek bisitatzen dituen ordenagailuaren memorian gordetzen dira. Era horretan, erabiltzailearen lehentasunak ezagutu ahal dira hura berriro konektatzen denean. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dituzte irakurri bertan dauden datuak, eta ezin dira sartu informazio pertsonalera eta ezin dituzte irakurri beste hornitzaile batzuk sortutako cookieak.
Ikus “Cookien-politika” atalean webgune honetan erabiltzen diren cookieei buruzko informazioa.
Sare sozialei buruzko informazioa
Ikus informazio xehatua “Pribatutasun-politika” atalean.
Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa
www.robotekin.com webgunean garatzen den jarduera Espainian indarrean dagoen legeria aplikagarriaren mende dago.

ROBOTIKAREN ETA AUTOMATIZAZIOAREN EUSKAL ELKARTEA – ROBOTEKIN – ASOCIACIÓN VASCA DE ROBÓTICA Y AUTOMATIZACIÓN sozietatearen eta www.robotekin.com webguneko erabiltzaileen artean desadostasun edo gatazkaren bat sortzen bada, alderdiek berariaz onartzen dute Espainiako epaitegi eta auzitegien eskumenaren mende jartzea, zehazki Gasteizko (Araba) hiriari dagozkionak, berariaz uko eginez euren foruari, halakorik balute.

Testuaren data: 2023ko maiatzaren 26