Robotekineko Zuzendaritza Batzordeak Leire Balzategui Urrutia izendatu du, Robotekin-Euskal Robotika eta Automatizazio Elkarteko Zuzendari Nagusi berria, ardura hori betetzeko egindako hautaketa-prozesuaren ondoren.

Leire Balzategui Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria Kantabriako Unibertsitatik, Garraioaren Plangintza eta Ingeniaritzako Masterra du Leeds-eko Unibertsitatik (Erresuma Batua) eta, gainera, MBA bat du ThePowerMBA-n. Azken prestakuntza honek bere ikuspegi estrategikoa eta ingurune teknologiko eta industrialetan kudeaketa eta antolakuntza garapenera duen orientazioa indartzen ditu.

Orain arte, berrikuntzaren, mugikortasun adimendunaren eta eraldaketa teknologikoaren arloan garatu du bere ibilbide profesionala, eta nabarmentzekoak dira Vitoria-Gasteizko Mobility Lab Fundazioan berrikuntza-estrategiak koordinatzen, ingurune erregulatzaile esperimentalak garatzen eta mugikortasunari eta logistikari lotutako datu-gune bat abian jartzen egindako lana.

Aurretik, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrean Arlo Estrategikoetako arduradun izan zen, non industriaren, akademiaren, administrazioaren eta eragile teknologikoen arteko lankidetza-proiektuak bultzatu zituen.

Balzategui Robotekineko zuzendari bezala bere lehenengo asteetan, bazkideekin, erakunde laguntzaileekin eta ekosistemako eragileekin hainbat bilera eta harreman egingo ditu, Euskadiko robotika eta automatizazio ekosistemaren errealitatea lehen eskutik ezagutzeko, eta, horrela, Plan Estrategikoko ekintzak osatzeko, Robotekin elkartea arlo honetan erreferente gisa sendotu eta kokatzeko.

Getting Together 💪