Michelinek Gasteiz-en duen egoitzan, ekainaren 5ean, 20 langile eta Robotekin-eko 22 bazkide bildu ziren. Fabrikarako interesgarriak diren teknologia eta aplikazio industrialekin lotutako bost gai desberdinetako kasu arrakastatsuak aztertu ziren jardunaldian.

Hauek izan ziren hizlarien bost gaiak: gurpilen fabrikazio-prozesu osoan kalitateari aplikatutako ikusmen artifiziala, gurpilen fabrikazioko barne-logistikarako robotika mugikorra, prozesu- eta ekoizpen-datuei aplikatutako adimen artifiziala, zelula malgu eta/edo kolaboratiboetan oinarritutako robotika industriala eta balio erantsi txikiko eskuzko prozesuen automatizazioa eta lanpostuen eraldaketa.

Mondragon Eskola Politeknikoa, Tekniker, Lortek, Ikerlan, Automach Ingenieria eta RubiInnova izan ziren lehen erabilpen kasuan parte hartu zuten sei bazkideak. Aldakin eta Kuka bigarren kasuan zentratu ziren, SMC eta RubiInnov-ak ere bere kasua azaldu zuten hirugarren atalean.

Zelula malgu eta kolaboratiboetan oinarritutako robotika industrialean zentratutako laugarren erabilera kasua izan zen parte-hartze handiena izan zuena, Armeria Eskoka, Mondragon Goi Eskoka, EHU, Automach Ingenieria, Aldakin, SMC eta Gestamp-en presentziarekin.

Azkenik, Tekniker, Ikerlan, Kuka eta StatAi Solutions-ek balio erantsi txikiko lanpostuen automatizazioa landu zuten.

“Horrelako dinamikek indartu egiten dute Robotekin-en zeregina, gaitasunak konektatzeko, ezagutza partekatzeko eta industria berritzaileago, automatizatuago eta lehiakorrago bat garatzen lagunduko duten soluzioak zabaltzeko topagune gisa”, nabarmendu zuen Robotekin-eko zuzendari Leire Balzateguik.

Getting Together

JORNADA MICHELIN-6
JORNADA MICHELIN-4