MTS Tech, egoitza Esparregueran (Bartzelona) duena eta 19 urteko ibilbide profesionala duena, Robotekinen ekosisteman sartu berri da, Kide Laguntzaile gisa. Horri esker, Hubean osatzen diren lantaldeekin harremanetan jarri ahal izango da, bere esperientzia gainerako bazkideekin partekatzeko eta ekarpenak egiteko.
MTS Tech robotika mugikorraren bidezko automatizazio intralogistikoan espezializatuta dago, eta bezero bakoitzari soluzio integralak eta proiektu bakoitzaren behar espezifikoetara egokituak eskaintzen dizkio. Robotekinek robotikaren eta automatizazioaren arloetan etorkizunean izango duen zereginean kokatzen da kide laguntzaile gisa duen atxikimendua. “Gure produktuak eta zerbitzuak hobetzeko enpresen arteko networkingean sinesten dugu MTS Tech-en. Horregatik uste dugu Robotekinek oso paper garrantzitsua izango duela #robotikaren etorkizunean #Euskadin, eta, horregatik, prozesu horretan lagundu nahi dugu“, nabarmendu du konpainiako CEO Marisa Visak. Dagoeneko 47 kide eta bazkide atxiki zaizkio Robotekineko ekosistemari.
Getting Together 💪


