Robotekin-en ekosistema hilabete honetan Odensenera (Danimarka) eta Bartzelonara joan da, robotikaren eta automatizazioaren munduko azokarik garrantzitsuenetako eta erreferenteenetako bitan parte hartzeko: Week of Robotics eta Advanced Factories. Foro horietan sektorearen egungo eta etorkizuneko errealitatearekin harreman zuzena izateko aukera egon da, eta norantz doan ezagutzeko.
Bi hitzorduetan funtsezkoa izan da robotikako beste ekosistema sendoago batzuekin konektatzea, haien esperientziatik ikastea eta lankidetza baten eta epe luzeko ikuspegi baten bidez lor daitekeena aztertzea.
Gainera, Bartzelonan, Robotekin Robotika eta Automatizazioaren Euskal Elkarteak aukera izan du Advanced Factories azokara stand propioarekin joandako bazkideekin bilera egitea Eurobotsen standean — Eurobots, Vector 0 Robotics, KUKA eta Schunk —, baita azoka bisitatu dutenekin ere — Automach Ingenieria, Laudioalde Lanbide Eskola, Armería Eskola eta Tekniker — eta MTS Tech eta Dobot Robotics kide laguntzaileekin.
Hiru eguneko konektibitatea, trukea, teknologia berriak, berrikuntza eta networking-a izan dira, sektoreak gaur egun bizi duen errealitatea ezagutzeko eta etorkizuna norantz doan jakiteko; horrela, teknologiak eta tresnak egokitu eta euskal robotika eta automatizazio sareko enpresen, industrien, prestakuntza-zentroen eta zentro teknologikoen lehiakortasuna handitu ahal izateko.
“Lotzea, partekatzea eta zabaltzea Robotekinen ardatz estrategikoak dira, eta Advanced Factories bezalako foroetan parte hartzeak — 30.000 profesional baino gehiago, 700 erakusketari baino gehiago eta 400 nazioarteko aditu baino gehiago bildu zituen ekitaldiak — ikuspegi zeharkakoa eta epe luzekoa izaten laguntzen du”, adierazi du Robotekineko zuzendari Leire Balzateguik. Haren helburuen artean dago bazkideek elkar hobeto ezagutzea eta ekimen partekatuetan lankidetzan aritzea, hala nola azoketan, misioetan edo berrikuntza-proiektuetan.
Getting Together