Hasiera:
2025-10-02
Bukaera:
2025-10-03
Tokia:
Baionako Technocité Parke Teknologikoa
+ Info:
www.robotekin.com
Robotekin Elkarteak, Estia Institutu Teknologikoak, Aquitaine Robotics Klusterrak eta Compositadour.ek International Robotics Networking Day ospatu dute hilabete honetan, eta robotika eta automatizazio ekosistemako berrogei eragileren ordezkariak bildu dira Baionako Technocité Parke Teknologikoan.
Danobatek, Adaxisek eta Aldakinek parte hartu dute hitzorduan, eta Eurorregionek, Baionako Merkataritza Ganberak eta EIT Manufacturingek mugaz gaindiko lankidetzarako aukerak azaldu zituzten.
Networking saio batek eta Addimadour, Compositadour eta Turbolab plataforma teknologikoetara egindako bisita batek jarri diote amaiera jardunaldiari, harremanak ezartzeko, sinergiak aztertzeko eta etorkizunean lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko.


