Hasiera:
2026-09-09
Bukaera:
2026-09-09
Tokia:
Robotory (Robotekin)
Irailean jarriko dira martxan Robotika eta Automatizazioko Euskal Elkartea osatzen duten enpresek, erakundeek, teknologia- eta prestakuntza-zentroek erakutsitako interesetik sortutako lehenengo bost talde-lanak.
Bilerak egun hauetan egingo dira:
Irailak 9, asteazkena
10:00–11:00 | IA industriala, datuak eta biki digitalak
11:10–12:10 | Robotika aurreratua egituratu gabeko inguruneetan
Irailak 16, asteazkena
09:30–10:30 | Automatizazio malgua eta soldadura adimenduna
10:40–11:40 | Ikusmen artifizial aurreratua eta trazabilitatea
11:50–12:50 | Logistika autonomoa eta orkestrazio industriala
Topaketak Robotekin-en Robotory-n egingo dira, eta izena ematen duten bazkideentzat bakarrik da irekia.


