Datorren ekainaren 5ean, 10:00etan, Robotekinen jardunaldi bat egingo dugu Michelin-ek Gasteiz-en duen lantegian. Bertan, Michelinentzat interesgarriak diren teknologia eta industria-aplikazioekin lotutako arrakasta kasuak partekatuko ditugu.
Saioan jorratuko diren gaiak honako hauek izango dira:
- Ikusmen artifiziala kalitate-kontrolerako, gurpilen fabrikazio-prozesu osoan zehar
- Robotika mugikorra gurpilen fabrikazioko barne-logistikarako
- Adimen artifiziala prozesu eta ekoizpen datuei aplikatua
- Zelula malgu edota kolaboratiboetan oinarritutako robotika industriala
- Eskuzko prozesuen automatizazioa eta balio erantsi txikiko lanpostuen eraldaketa
Bazkideak parte hartzera animatzen ditugu, gai horiekin erlazionatutako kasu arrakastatsuak aurkeztuz.
(Izena eman duten bazkideentzat bakarrik)


