Robot-en segurtasuna ebaluatzeko lehen laborategia ireki du Alias Robotics-ek Gasteizen Andrés Goñi 10 urria, 2023

Robot-en segurtasuna ebaluatzeko lehen laborategia ireki du Alias Robotics-ek Gasteizen

Alias Robotics robotentzako zibersegurtasun irtenbideetan lider globala da, eta CS4RLab (Cybersecurity for Robots Lab) irekiko duela iragarri du, robotentzako segurtasuna ebaluatzeko lehen laborategia. Zibersegurtasun Institutu Nazionalak (INCIBE) ziurtatutako zentro berritzaile hau, Espainiako Zibersegurtasun Industrialeko Laborategien Sare Nazionaleko bazkidea da, eta bere zerbitzuak nazioko zein nazioarteko bezeroei eskainiko dizkie.  

CS4RLab sistema ziberfisikoetarako zibersegurtasun ebaluazioetan espezializatuta egongo da, baita araudiak eta estandarrak betetzean ere. Proiektua Robotekin-eko bazkide den Alias Robotics-ek, egindako ahaleginen eta pilatutako esperientziaren gailurra izango da.

Endika Gil-Uriartek, Alias Robotics-eko CEOak, INCIBEren ziurtagiriaren garrantzia azpimarratu du: “CS4RLab-ek INCIBEren egiaztapena izateak, aurrerapauso garrantzitsua da guretzat une estrategiko honetan. Europar Batasunak ezartzen dituen araudi berriak, roboten fabrikatzaileentzat eta integratzaileentzat erronka gehigarriak supozatzen dute, bai industrialak naiz kontsumokoak“.

Alias Robotics-en laborategia Gasteizen duen egoitza nagusiaren bihotzean dago, eta abangoardiako proben azpiegitura du, hardware eta software-ko probetarako tresnak dituena, baita instalazio industrialak ere, non robotak gehien erabiltzen diren kasuak erreplika daitezkeen.

CS4RLab-i buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo haien webgunera. 

Alias Robotics Imagen 2