Robotekineko Zuzendaritza Batzordeak beste bilera bat egin du duela gutxi (urtarrilak 19), datozen urteetarako ‘Road Map’-aren ildo nagusiak finkatzen jarraitzeko, Elkartean sartu diren bi bazkide berrien berri emateko eta Erik Echaniz zuzendaria ofizialki aurkezteko. Oraingoan, bilera, Ikerlanen, Arrasateko instalazioetan egin zen. Gogoratu behar da Ikerlan gure ‘Hub’-eko kidea dela sortu zenetik, eta 50. urteurrenean murgilduta dagoela aurten. Zorionak lerro hauetatik, Robotekineko ordezkariak, Carlos Callejak, errepasatu baitzuen.
Bileraran aurreikusitako gai-zerrenda konponduta, Batzordeko kideek Digilab ezagutzeko eta bisitatzeko aukera izan zuten. Gune multiteknologiko bat da, eta 2022tik azken belaunaldiko azpiegitura espezializatua du, hainbat arlotan ikertzeko, hala nola robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, safety eta fidagarritasuna, 5G komunikazioak, adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa industriara bideratuta. Bisita horretan, Zuzendaritza Batzordeaz gain, beste hauek ere izan ziren: Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria; Saray Zarate, Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako diputatua; eta Ander Larrinaga, Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako zuzendaria.