Irailean jarriko dira martxan Robotika eta Automatizazioko Euskal Elkartea osatzen duten enpresek, erakundeek, teknologia- eta prestakuntza-zentroek erakutsitako interesetik sortutako lehenengo bost talde-lanak.
Bilerak egun hauetan egingo dira:
Irailak 9, asteazkena
10:00–11:00 | IA industriala, datuak eta biki digitalak
11:10–12:10 | Robotika aurreratua egituratu gabeko inguruneetan
Irailak 16, asteazkena
09:30–10:30 | Automatizazio malgua eta soldadura adimenduna
10:40–11:40 | Ikusmen artifizial aurreratua eta trazabilitatea
11:50–12:50 | Logistika autonomoa eta orkestrazio industriala
Lehenengo bilera horiek presentzialak izango dira, helburua ez baita soilik informazioa partekatzea, baizik eta erakunde bakoitzaren gaitasunak ezagutzea eta partekatzea, egon daitezkeen lidergoak baliozkotzea, identifikatutako erabilera-kasuak aztertzea, bateragarritasunak detektatzea eta sor daitezkeen partzuergoak eta lankidetza-proposamenak eratzen hastea.
Taldeak zenbat eta zehaztuago egon eta erakunde bakoitzaren ekarpenak zehazten diren, modalitate hibridora igaro ahal izango da, hala komeni denean.
Getting Together!!!! 💪