ROBOTEKIN Admin_robot 16 urria, 2025

Robotekin

Pertsonak mugitzen dituzten robotak. Robotak mugitzen dituzten pertsonak.
rbt_robotekin_intro2
rbt_robotekin_intro1
Enpresak, zentro teknologikoak, unibertsitateak, startup-ak eta azken erabiltzaileak biltzen ditugu, ekosistema kooperatibo bat eraikitzeko eta haren bidez berrikuntza, talentua eta lehiakortasuna robotikaren eta automatizazioaren inguruan sustatzeko.
Arabako Parke Teknologikoan dugu egoitza, eta helburu honekin sortu ginen: teknologia horiek euskal industrian duten eginkizun estrategikoari erantzutea. Aldi berean, jarraipena ematen diogu gure lurraldeak fabrikazio aurreratuaren, jasangarritasunaren eta lankidetzaren alorretan duen bokazio zabalari.
GETTING

GETTING

TOGETHER

TOGETHER

Robotikaren eta automatizazioaren inguruan konfiantzazko eta erreferentziazko ekosistema kooperatibo bat sortzeko ari gara lanean, zeina talentua eta inbertsioa erakartzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko gai izango baita.
Eragileen eta talentu kualifikatuaren artekolankidetza-inguruneak sortzen ditugu.
Euskadi I+G+B arloan nazioarteko erreferentzia-gune bihurtzeko ari gara lanean.
Autonomia-erkidegoko enpresa-sarerako balio handiko zerbitzuak ematen ditugu.
Robotika inklusiboa, irisgarria eta gizartean eragin positiboa izango duena sustatzen eta dibulgatzen dugu.
Robotekineko kide
izan nahi duzu?

Helburuak

Berrikuntzarako, garapenerako eta kohesiorako 6 ekintza-ardatzen inguruan ari gara lanean.
rbt_robotekin_objetivos

01.

Euskal ekosistema robotikaren eta automatizazioaren nazioarteko erreferente gisa kokatzea.

04.

Industria barrutik eraldatzea, lan- eta bizi-baldintzak hobetuko dituzten eredu automatizatuagoak, efizienteagoak eta jasangarriagoak lortzeko.

02.

Elkarlan bidezko berrikuntza sustatzea bai eta erronka komunei aurre egiten dien lankidetza ere.

05.

Hezkuntza eta dibulgazioa sustatzea, robotika ikastetxeetara, familietara eta herritarrengana hurbilduz.

03.

Robotikaren eta automatizazioaren arloko profesional kualifikatuen laguntzaz, talentua prestatzea, erakartzea eta bertan atxikitzea.

06.

Ekintzailetzako ingurune emankor bat sortzea berrikuntzako lankidetza-inguruneetan, zeinak baliozkotzeko, finantzatzeko eta merkaturatzeko espazio eta baliabideak izango baititu.

Helburuak

Berrikuntzarako, garapenerako eta kohesiorako 6 ekintza-ardatzen inguruan ari gara lanean.
rbt_robotekin_objetivos

01.

Euskal ekosistema robotikaren eta automatizazioaren nazioarteko erreferente gisa kokatzea.

02.

Elkarlan bidezko berrikuntza sustatzea, bai eta erronka komunei aurre egiten dien lankidetza ere.

03.

Robotikaren eta automatizazioaren arloko profesional kualifikatuen laguntzaz, talentua prestatzea, erakartzea eta bertan atxikitzea.

04.

Industria barrutik eraldatzea, lan- eta bizi-baldintzak hobetuko dituzten eredu automatizatuagoak, efizienteagoak eta jasangarriagoak lortzeko.

05.

Hezkuntza eta dibulgazioa sustatzea, robotika ikastetxeetara, familietara eta herritarrengana hurbilduz.

06.

Ekintzailetzako ingurune emankor bat sortzea berrikuntzako lankidetza-inguruneetan, zeinak baliozkotzeko, finantzatzeko eta merkaturatzeko espazio eta baliabideak izango baititu.

Lantaldeak

rbt_grupo_trabajo_1

1

HUMAN ROBOT
INTERACTION (HRI)
rbt_grupo_trabajo_2

2

SISTEMA ERAGILE
ROBOTIKOA (ROS)
rbt_grupo_trabajo_3

3

INTERFAZE MEKANIKOAK
rbt_grupo_trabajo_4

4

SIMULAZIOA
TALENTUA ETA SENTSIBILIZAZIOA
ERRONKAK ETA EKINTZAILETZA
ZIBERSEGURTASUNA

Honako hauek guztiak dauzkan ekosistema bat sustatzen dugu:

rbt_ecosistema_talento_f

Talentua

Prestakuntza espezializatua, ezagutzaren transferentzia eta STEAM bokazio berrien garapena sustatzen ditugu. Ikasleak, profesionalak eta enpresak lotzen ditugu.
rbt_ecosistema_impulso_f

Sustapena

Fabrikatzaileei, integratzaileei* eta zerbitzu-hornitzaileei laguntza ematen diegu soluzio aurreratuak ezartzeko eta teknologia berriak eskalatzeko bidean.
rbt_ecosistema_ideas_f

Ideiak

I+G+B sustatzen dugu, gure lantalde teknikoen sarearen bidez.
rbt_ecosistema_experiencia_f

Esperientziak

Robotika hiritarrei eta beste sektore estrategikoei hurbiltzen diegu. Sentsibilizazio- eta dibulgazio-lana egiten dugu, eta jardunbide egokiak aitortzen ditugu.
Robotekineko kide
izan nahi duzu?

robotory

ROBOTEKINen muin teknologikoa eta hub-a. Erabilera anitzeko espazio batean kokatutako lankidetza-ingurune bat da: berrikuntzako lab-a, gure bazkideentzat.
rbt_robotory_detalle_1
rbt_robotory_detalle_2
rbt_robotory_detalle_1
rbt_robotory_detalle_2
rbt_robotory_logo
Icon
Esperimentazio teknologikoko gune bat da: soluzio robotikoak eta automatizatuak baldintza errealetan edo simulatuetan probatzeko espazio ekipatu bat.
Icon
Zure soluzioak prototipatzeko, baliozkotzeko eta eskalatzeko espazio bat da, hasieran inbertsio handirik egin beharrik eskatzen ez duena.
Icon
Erabil ezazu erakustaldiak, prestakuntzak eta gaikuntza teknikoak egiteko.
Icon
Talde-dinamikak egiten diren espazio bat denez, eragileen arteko gurutzaketa errazten dugu.
Scroll to Top