Robotekin osatzen dutenen potentziala ezagutzea, entzutea eta babestea da gure zuzendari nagusiak, Erik Echanizek, gobernantzako lehen egunetan gidatzeko konpromisoa hartu duen helburuetako bat. Helburua gure Elkartearen ‘road map’ ahalik eta osoena eta koherenteena osatzea eta robotikaren eta automatizazioaren arloetan duen eragina aztertzea da. Ildo horretan, ‘Hub’ honetako kide guztiek ematen dituzten gakoak eta hausnarketak bertatik bertara ezagutzea erabakigarria izango da Robotekinen ondorengo hazkundean.
Horrela, eta bisita pertsonalizatuen programaren testuinguruan, Echanizek Larraioz, Automach edo SMC bezalako bazkideen errealitatea ezagutu du duela gutxi. Bazkide horien arduradunekin interesak partekatu eta guztion onerako erronkak zehaztu ditu. “Hub’ eko kide guztiekin hasi dugun entzute aktiboko ariketa honetatik ikaskuntza areagotzea, gure sektorearen lehiakortasuna hobetzea eta Robotekin osatzen dugun pertsona guztien arteko loturak sendotzea espero ahal izango dugu”, adierazi du Echanizek.