Robotekin Robotika eta Automatizazioaren Euskal Elkarteak kide berri bat izango du hil honetatik aurrera bere ekosisteman: i+Med.
I+Med, zientzialarien kooperatiba, balio erantsi handiko produktu farmazeutikoak ikertzen, garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen dituen laborategi farmazeutikoa da.
Nanohidrogel adimendunetan duten espezializazioari esker, ingeniaritza biomedikoaren abangoardian daude. Gailu mediko aurreratuak, printzipio aktiboen askatze kontrolatuko sistemak eta osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen duten soluzioak garatzen dituzte.
2013an sortu zen, eta 2014an eratu zen formalki kooperatiba zientifiko gisa. I+Med sektore farmazeutikoko nazioarteko erreferente gisa finkatu da.
Euskadiko Parke Teknologikoko Vitoria-Gasteizko campusean duen egoitzatik, konpainiak teknologia propioak garatzen ditu osasun-arloei aplikatzeko, hala nola traumatologiari, dermatologiari, oftalmologiari, estetikari eta albaitaritzari, eta euskarri integrala eskaintzen du garapen-ziklo osoan, hasi I+Gtik eta erregulazio-onarpenera arte, eta merkaturako prest dagoen produkziora arte.
Enpresak ikerketa zientifikoa, teknologia eta fabrikazio propioa uztartzen ditu, nazioarteko konpainia farmazeutiko eta banatzaileekin elkarlanean. Gaur egun, I+Med-ek proiektu teknologikoetan lan egin du 60 herrialde baino gehiagotako industria farmazeutikoko enpresa liderrekin.
“Robotekin-en bazkide gisa parte hartzeak aukera ematen digu robotikako eta sektore biofarmazeutikoari aplikatutako automatizazioko proiektu berriak bultzatzen jarraitzeko. Atxikipen honi esker, industria-gaitasunak sendotu, automatizazio-irtenbide aurreratuak aztertu eta konexio berriak sortu ahal izango ditugu tokiko zein nazioarteko eragile teknologiko, industrial eta zientifikoekin”, adierazi dute i+Med etik.
Ongi etorri i + Med!!!! 💪