Robotekin Euskal Robotika eta Automatizazio Elkarteak stand partekatua izango du WeAR azokaren bigarren edizioan. Azoka 2027ko otsailaren 23tik 25era egingo da Bilbao Exhibition Centerren (BEC).
 
WeAR industria-sektore guztiei zuzendutako automatizazio- eta robotika-azoka da, eta erakusketa-eremua, workshopak, hitzaldiak eta zuzeneko erakustaldiak izango ditu. +INDUSTRY 2027ren esparruan egingo da, smart manufacturing arloko Estatuko topagunerik handienean. Edizio honetan, otsailera aurreratuko da eta urteko industria-egutegiari hasiera emango dio.

Erakusketa-eremuaz gain, antolakuntzak aukera hauek eskaintzen ditu:

  • Speaker Corner: erakusketari bakoitzak 10 eta 15 minutu arteko tartea izango du bere jarduera aurkezteko. Era berean, Robotekinek jarduera propio bat antolatu ahal izango du —esaterako, parte hartzen duten bazkideekin mahai-inguru bat—, ekosistemari ikusgarritasuna emateko.
  • Erakustaldien eremua (Demo Area): azokaren hiru egunetan produktuen edo soluzioen erakustaldiak egiteko doako gunea. Bereziki interesgarria izan daiteke standean lekurik ez duen ekipamendua erakutsi behar duten erakundeentzat. 

Getting Together!!!! 💪