Robotekin Robotika eta Automatizazioaren Euskal Elkarteak zilarrezko babesle eta erakusketari gisa parte hartuko du Adimen Artifizialaren, Datuen eta Robotikaren Foroan (ADRF26). Foroa urriaren 13an eta 14an egingo da Porton (Portugal).

Robotekinek stand propioa izango du topaketan. Bertan, 500 aditu baino gehiago, ikertzaileak, industriako eta arlo akademikoko ordezkariak eta arduradun politikoak bilduko dira, adimen artifiziala, datuak eta robotika Europako ekonomia eta gizartea nola eraldatzen ari diren aztertzeko.

Parte-hartze horri esker, Robotekinek Euskadiko robotika eta automatizazioaren ekosistema ezagutarazi, lankidetzarako aukera berriak sortu eta bere posizionamendua indartu ahal izango ditu, teknologia horien garapenerako eta aplikaziorako Europako erreferentziazko gune batean.

Foroa INESC TEC Portugalgo ikerketa eta teknologia arloko erakunde nagusiak eta ADRA Adimen Artifizialaren, Datuen eta Robotikaren Europako Elkartearen adar pribatuak antolatu dute. Europako Batzordeak ere parte hartuko du.

ADRF26k adimen artifizialarekin, datuekin eta robotikarekin lotutako erronka teknologiko, industrial eta sozial nagusiak landuko ditu, hitzaldi nagusien, mahai-inguruen eta aldi bereko saioen bidez.

Getting Together!!!! 💪