Automatizazioaren sektoreak, robotika industrialak eta Industria 4.0k hitzordua dute maiatzaren 5etik 7ra Bartzelonako Advanced Factories azokan. Aurten hamargarren urteurrena betetzen du.
Robotekin-en ekosistemako enpresak – Eurobots, Vector 0 Metrologia, Kuka, Schunk eta Dobot (kide laguntzailea) – azokara joango dira beren produktuak eta zerbitzuak erakusteko stand batekin. Aurtengoan, biltzarrak, jardunaldiak, topaketak, tour teknologikoak eta NEXT-GEN Industry Talent-a antolatu dituzte azokan.
Industria-sektorea talentu teknikoko belaunaldi berriei hurbiltzera bideratutako azken ekimen honetan, esperientzia errealak eta ibilbide profesional inspiratzaileak erakutsiz, gure bazkide Tekniker-en ordezkari batek parte hartuko du.
“Industria lehen pertsonan” izenburupean, maiatzaren 7an, 15:00etatik 16:30era, gutxi gorabehera 15 ‘-ko hitzaldi batean parte hartuko du, eta bere ibilbide profesionalaren inguruko aurkezpena emango du.
Advanced Factories azoka Europa hegoaldeko azoka industrial garrantzitsuenetako bat da, eta, horregatik, Robotekin Supporting Partner izango da aurten, bazkideen artean azoka honen aukerak ezagutarazteko eta gure bazkideen presentzia errazteko.
Robotekin-eko zuzendari Leire Balzategui Advanced Factories-era joango da bazkideen standak bisitatzera, NEXT-GEN Industry Talent-a ikustera, gainerako azoka-guneetatik ibiltzera eta, stand-etatik edo bisitari gisa etortzen diren bazkideekin topaketa bat egitera, maiatzaren 7an, 12:00etan, Eurobots-en standean (2.Pabilioia F713).
Getting Together