Robotikaren eta automatizazioaren balio-katearekin lotutako berrogei enpresa eta eragile bildu dira Baionako Technocité parke teknologikoan, Robotekinek, Estia Institutu Teknologikoak, Aquitaine Robotics Klusterrak eta Compositadourrek elkarlanean antolatutako International Robotics Networking Day ospatzeko.

Iñaki Narbaiza Danobateko Doitasun Ingeniaritzako buruak, Cristophe Riboulet Lean France Institutuko zuzendariak, Henri Bernard Adaxiseko zuzendari exekutiboak eta Jorge Rodríguez-Guerra, Aldakineko robotika mugikorreko I+g zuzendariak aurkeztu dituzte bazkideen proiektuak eta arrakasta kasuak. Topaketan, gainera, mugaz gaindiko lankidetza-aukerei buruzko hitzaldi batzuk egin dira Euroeskualdearen, Baionako Merkataritza Ganberaren eta EIT Manufacturingen eskutik.

Networking saio batek eta Addimadour, Compositadour eta Turbolab plataforma teknologikoetara egindako bisita batek eman diote amaiera jardunaldiari, harremanak ezartzeko, sinergiak aztertzeko eta etorkizunean lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko.

“Ondorioa oso argia da: elkarlanaren eta elkar ulertzearen bidez bakarrik bultza dezakegu berrikuntza, hazkundea sustatu eta iraunkortasuna bermatu“, laburbildu du Daniel Ruiz Robotekineko zuzendariak, eta eskerrak eman dizkie esperientzia honetan Baionan parte hartu dutenei.

VISITA
NETWORKING
EMPRESA