Bilbao Slush nazioarteko ospea duen ekitaldiaren lehen edizioaren barruan, inbertsioa erakartzean, startupak sortzean eta lankidetza globalean jartzen du arreta, eta gure enpresa elkartuetako batek, SEAQUENZ izenekoak, bere aireko ibilgailu autonomoa aurkeztu du, Vultur. “Larrialdi-egoeretan eta urruneko lokalizazioetan denbora errealean adimena izateko irtenbidea da, orduan hartzen baitu balio handiena informazio horrek”, nabarmendu du Xabier Ochoa Arabako ETE horretako CEOak. Aireratze bertikaleko sistema berezi batez gain, Vulturrek hegaldi-autonomia inbatiblea ematen du, eta modulu bat du, espektro bisualetan eta termikoetan irudiak konputer vision bidez prozesatzen dituena. «Larrialdiaren ardura duten taldeekin komunikatzen den putre bat izatearen antzeko zerbait da, pisuaren eta ezaugarrien arabera», gehitu du Ochoak.
Slush jaialdiaren lehen edizio honetan 200 inbertitzaile baino gehiago bildu dira, besteak beste, VCs, venture debt, corporate venture capital eta business angels. Jardunaldiak Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza izan du.
Getting Together 💪

