Robotekinek hiru egunez robotikari aplikatutako adimen artifizial fisikoari buruzko prestakuntza bat hartu du, StatAI Solutions bazkideak antolatu eta garatua. Prestakuntza horren helburua benetako robotetan deploy-ak eginez erakustaldi praktikoak egitea eta prozesu osoa lantzea izan da, mundu errealean ezarri ahal izateko.

Ekimen honetan, robotikako PhysicalAI arloko profil teknikoei, startup-ei eta profesionalei zuzenduta, Arabako eta Bizkaiko Ingeniaritza Eskoletako doktoregoa garatzen ari diren gazteek parte hartu dute, baita Ikerlaneko robotika arloko profesionalek ere.

Hiru egunetan zehar, parte-hartzaileek beso robotikoekin (SO101) lan egin dute, Physical AI-ren pipeline osoa jorratuz: teleoperazio bidezko datu-bilketatik hasi, ereduen entrenamendutik igaro eta hardwarean ezarpenera arte. Azken saioa tech challenge batean oinarritu da, eta bertan eskuratutako ezagutzak kasu praktiko batean aplikatu dira.

“Prestakuntza-jardunaldi mota hauek aukera bikaina dira robot bat nola erabili eta kasu zehatzetan nola aplikatu erakusteko klase praktikoak emateko, eta aldi berean etorkizuneko industriarako funtsezkoak diren teknologiatan sakontzeko”, adierazi du Cristian Napolek, StatAI Solutions-en sortzaile eta ikastaroaren arduradunak.

Getting Together