Urriaren 23tik 25era, Hackathon Le Robot Robotekin-en lehen edizioa egingo da Euskadiko Parke Teknologikoko Gasteizko campusean.

Hackathon honen helburua ikasleak, ikertzaileak eta profesionalak elkartzea da, kode irekiko robotikako (open source) soluzioen garapena sustatzeko, talentua, berrikuntza eta lankidetza bultzatuz robotikaren ekosistemaren barruan.

Lehen edizio hau aurrera eramateko, babesle gisa parte hartu nahi duten enpresa eta erakundeak bilatzen ari da. Horretarako, babesletza-modalitate ezberdinak prestatu dira, erakunde bakoitzak bere interesetara hobekien egokitzen den aukera hauta dezan.

Babesletza Dosierra  honetan, bertan ekitaldiari, babesletza-modalitateei eta bakoitzaren onurei buruzko informazio zehatza aurkituko duzue.

Zuen erakundeak interesa izan dezakeela uste baduzue edo babesletza-aukerak xehetasun handiagoz aztertu nahi badituzue, erantzun lasai mezu honi info@robotekin.com  edo deitu zuzenean.

Ekitaldiaren antolaketa eta komunikazio-ekintzak behar bezala planifikatu ahal izateko, eskertuko genizueke zuen interesa uztailaren 15a baino lehen jakinaraztea.

Getting Thogether!!!! 💪