Elkarteko hogei erakundek baino gehiagok parte hartu dute aktiboki saio horietan. Robotekinen ekosistemak berak azaldutako behar, gaitasun eta kezketatik abiatuta antolatu dira saioak.
Honako bost gai hauek landu dira:
- Industria-adimen artifiziala, datuak eta biki digitalak.
- Robotika aurreratua egituratu gabeko inguruneetan.
- Automatizazio malgua eta soldadura adimenduna.
- Ikusmen artifizial aurreratua eta trazabilitatea.
- Logistika autonomoa eta industria-orkestrazioa.
Saio hauetan, dauden erronkak eta aukerak, izan ditzaketen aplikazioak eta intereseko sektoreak, eta beharrezko teknologiak eta gaitasunak aztertu dira. Era berean, industria-behar zehatzak identifikatzen lagunduko duten eta irtenbideak erabilera-kasu errealetara bideratuko dituzten azken erabiltzaileak prozesuan txertatzearen garrantzia nabarmendu da.
Saio horiek azterketa- eta definizio-prozesuaren lehen fasea izan dira. Identifikatutako erabilera-kasuetatik eta bost gaien artean egon daitezkeen osagarritasunetatik abiatuta, Robotekinek potentzial handiena duten proposamenak zehazten jarraituko du erakunde parte-hartzaileekin batera.
Helburua da lankidetza-ekimen sendoak garatzea, enpresen, eragile zientifiko-teknologikoen eta azken erabiltzaileen parte-hartze orekatua bermatuz, eta, ondoren, Hazitek bezalako I+Gari laguntzeko programetara aurkezteko aukera baloratzea.
Getting Together!!!! 💪