euRoboticsek Renaud Champion Entrepreneurship Award 2027 sarirako deialdia ireki du. Sari honen bidez, robotikaren arloko startup itxaropentsuenak aitortzen dira urtero, eta irabazlea 2027ko martxoaren 2tik 4ra Birminghamen (Erresuma Batua) egingo den European Robotics Forum ekitaldian aukeratuko da.

Ekimen honen helburua proiektu berritzaileei ikusgarritasuna ematea eta Europako robotikaren sektoreko aditu, enpresa eta inbertitzaileekin harremanak sortzeko aukera eskaintzea da.

🚀 Zer eskaintzen du aukera honek?

Bost proiektu finalista aukeratuko dira, eta honako onura hauek izango dituzte:

  • European Robotics Forum 2027 ekitaldian parte hartzeko aukera, doako sarrera batekin eta bidaia- eta ostatu-gastuetarako 800 euroko laguntzarekin.

  • Beren proiektua nazioarteko epaimahai baten aurrean aurkezteko aukera, robotikako eta ekintzailetzako adituekin.

  • Europako robotikaren ekosisteman ikusgarritasuna eta aitortza lortzeko aukera.

  • Urtebeteko doako bazkidetza euRobotics erakundean.

Gainera, baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaileek beren proiektuei buruzko balorazio espezializatua eta Europako robotikako ekintzailetzan adituak direnen bost orduko aholkularitza jasotzeko aukera izango dute.

👥 Nork har dezake parte?

Deialdia startup, ekintzaile-talde eta proiektu berritzaileak dituzten pertsonei zuzenduta dago, robotikaren edo harekin lotutako teknologien arloan lan egiten badute, hala nola adimen artifizialean, mekatronikan, sentsorikan edo sistema txertatuetan.

Ez da beharrezkoa enpresa bat eratuta izatea, baina produktu edo zerbitzu baten ideia garatuta eta merkatu potentzialaren inguruko azterketaren bat eginda izatea eskatzen da.

📅 Epea eta hautagaitzak aurkeztea

Azken eguna: 2027ko urtarrilaren 8a, 23:59etan (CET).

Parte hartzeko, entrepreneurship.award@eu-robotics.net helbidera mezu bat bidali behar da, harremanetarako datuekin, enpresa sortu edo proiektua abian jarri zen urtearekin eta proiektuaren aurkezpena PDF formatuan erantsita.

Aurrez hautatutako proiektuek urtarrilean online saio batean parte hartuko dute, eta bertatik aterako dira Birminghamen beren proposamenak aurkeztuko dituzten bost finalistak.

Robotekinetik aukera hau aztertzera animatzen zaituztegu, zuen proiektuak ezagutarazteko, aholkularitza espezializatua jasotzeko eta Europa mailan harreman berriak sortzeko.

Getting Together!!!! 💪