Tekniker Teknologia Zentroa da Robotekin Elkartean sartzen den bazkide berria. 45 urteko esperientziarekin, Teknikerrek balio erantsi handiko produktu eta prozesu industrialen garapena bultzatzen du, fabrikazio aurreratuko teknologiak, gainazalak eta materialak eta digitalizazioa aplikatuz.

Erreferentziazko zentro teknologikoa den aldetik, enpresa-ehunaren eskura jartzen ditu bere ezagutza espezializatua, gaitasun tekniko sendoa eta abangoardiako instalazioak, industria-sektoreei eraldaketa-prozesuetan laguntzeko, ideiaren kontzepziotik hasi eta benetako eta inpaktudun konponbide gisa ezarri arte.

I+G+Bren bidez hazkundea eta ongizatea eskaintzea gizarte osoari, enpresa-sare osoaren lehiakortasunari modu jasangarrian lagunduz.

Teknikerrek askotariko eragileekin lan egiten du, enpresak, startupak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta industria- eta teknologia-sektoreko erakundeak barne.

Robotekinen ekosistemarekin bat egitea funtsezkoa da gure zentro teknologikoarentzat, besteak beste, automatizazioko eta robotikako aplikazioen garapenean espezializatuta baitago, sektoreko beste eragile batzuekiko lankidetza sendotzeko eta gure ekimenen eragina indartzeko aukera ematen digulako“, adierazi du Eneko Ugalde Teknikerreko Sistema Autonomo eta Adimendunen Unitateko zuzendariak. “Azken batean, Robotekinen parte izateak hazten jarraitzeko, berrikuntza partekatua bultzatzeko eta gure automatizazio- eta robotika-soluzioen bidez balio industrial eta sozial sendoagoa sortzeko aukera ematen digu”, gaineratu du.

Ongi Etorri!!!! 💪