2024an Bastidan sortutako AidTec Solutions startupak mahastien monitorizazio adimendunerako soluzioak, robot autonomoak eta industria-inguruneetarako ikusmen artifizialeko teknologiak garatzen ditu.

Robotekinek Arabako Errioxan sortutako startup bat gehitu du bere ekosistemara, teknologia ingurune eta erronka berrietan aplikatzearen aldeko apustua egiten duena. Enpresak nekazaritzaren, industriaren eta unibertsitatearen arloetako ezagutzak uztartuz ekin zion bere jarduerari, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorerako soluzioak garatzeko. Horien artean dago nekazariei erabakiak hartzen laguntzen dien mahastiak monitorizatzeko plataforma bat.

EHUrekin lankidetzan, mahastietan barrena ibiltzeko, irudiak hartzeko eta landareen osasun-egoera eta bilakaera aztertzeko gai den robot autonomo baten lehen prototipoa ere garatu du.

Enpresak industria-arloan ere lan egiten du, ikusmen artifizialeko soluzioen bidez ekoizpen-prozesuen digitalizazioa eta trazabilitatea bultzatuz.

«Lankidetzatik sortu gara, eta uste dugu hori dela balioa duten soluzioak garatzeko gakoa. Robotekineko kide izateak aukera ematen digu nekazaritzan eta egituratu gabeko inguruneetan aplikatutako teknologiaren garapenean beste urrats bat egiteko», adierazi dute AidTec Solutionseko ordezkariek.

Ongi etorri Robotekinera!!!  

DSC01125
IMG_2743-JPG