Robotekin-ek lehen urratsak eman ditu Admin_robot 29 martxoa, 2023

Robotekin-ek lehen urratsak eman ditu

Primeros pasos
Arabako Foru Aldundiak Euskadiko lehen robotika ‘hub’a bultzatzen du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Arabako Parke Teknologikoa informazio-bilera baten lekuko izan da otsailaren 2ko ostegun honetan Lurraldeko askotariko enpresa eta sektoreen aurrean, Robotekin, hots, Robotikaren eta Automatizazioaren ekosistemako ‘hub’aren oinarri fundatzaileak eta helburuak aurkezteko.
Polo horren egoitza Arabako Parke Teknologikoan egongo da, eta ekosistema horren topagune izan nahi du konfiantzan eta Robotikaren eta Automatizazioaren sektoreari lotutako enpresen eta eragileen arteko kooperazioan oinarrituta, Araba eta Euskadi talentuaren, inbertsioaren eta kalitateko enpleguaren traktore-jomuga izan daitezen, ehun ekonomikoaren lehiakortasuna sustatze aldera.
Robotekin eratzeko, dozenaka bilera egin izan dira prestatzeko alor horretako tokiko eragile nagusienekin, euren beharrak eta interesak testatzearren. Erantzun positiboa jaso izan da horien aldetik, eta nazioartean arrakasta izan duten kasu batzuk aztertu dira, adibidez Danimarkako Odense Robotics klusterra, agerian jarriz tokiko balio-katearentzat gisa horretako ‘hub’ batek eskaintzen dituen aukerak: erabiltzaileak, zerbitzu-hornitzaileak, fabrikatzaileak, I+G+b, prestakuntza, eta startup-ak.
Proiektua aurkezten izan dira Pilar García, Arabako Ahaldun Nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren foru diputatua; Leyre Madariaga Gangoiti, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria; David Montero, BIC Arabaren zuzendaria; eta Emilio Titos, zeinak proiektua martxan jartzen lagunduko baitu bere jakintza eta esperientzia eskainita.
Datorren asteotan eratuko da legez Robotekin erakundearen oinarri juridikoa izango den Elkartea, ezagutzera emango dira horren kide sortzaileak eta ‘hub’aren helburuekin identifikatzen diren enpresa guztiei atxikitzeko aukera eskainiko zaie.