2025eko Batzar Nagusia Robotekin

“Norabide egokian gaude. Gure ‘Hub’ -aren sorrera-asmoa sendotuz eta enpresei lehiakorrak izaten eta gure bazkide guztien ezagutza, gaitasunak eta trebetasunak produkzio-prozesuetara eramaten lagunduko dien lankidetza-kultura bat ezarriz “. Asmo adierazpen horrekin eman zitzaion amaiera joan den ekainaren 12an Euskadiko Parke Teknologikoa – Parque Tecnológico de Euskadi (Vitoria-Gasteizko Campusa) Robotekinen 2025. Batzar Nagusiari.

Topaketa horretan, gaur egun Elkartea osatzen duten 58 erakunde bazkideak bildu ziren, #Robotikak eta #Automatizazioak euskal ekosistema industrialean duten zeregina aztertzeko, eta aliantzak aktibatzeko, ezagutza partekatzeko eta R & A-rekiko konpromiso kolektiboa indartzeko. Batzarrean, 2024-2027 Plan Estrategikoaren zutabeak eta jarduera-ildoak zehaztu ziren, eta Zuzendaritza Batzordearen zati bat ere ordezkatu zen, haren estatutuek ezartzen duten bezala.

Robotekinetik eskerrak eman nahi dizkiegu, berriz ere, gure R & A ekosistema osatzen duten eragile guztiei (bazkideei eta kide laguntzaileei), proiektu honekiko duten konpromisoagatik eta leialtasunagatik, bai eta batzarkide berriei ere, hasiera-hasieratik proiektu hau abiarazteko orduan izan duten inplikazioagatik.

¡Getting Together!

asamblea_general_2025_img2