Baliteke Robotekin-en etorkizuna oraindik idatzita ez egotea. Eta hori egitekotan, beharbada, erronka hori amets gisa bakarrik ikusten dutenak arduratu beharko dira. Horregatik da estrategikoa Hub sistema honentzat ‘etorkizuneko belaunaldien artean interes zientifiko-teknologikoa piztea, talentu hori ahal dugun neurrian suspertzea eta #STEAM bokazioak indartzea Euskadin.
Duela gutxi FIRST LEGO League Euskadi lehiaketan parte hartu zuten bokazioak, esaterako. Robotika du izateko arrazoi, eta berriki 15. edizioa egin du Gasteizen, zehazki Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (UPV/EHU).
Hitzorduaren bultzada, STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiarekin bat datorrena, Berrikuntzaren Euskal Agentziak | Innobasquek egin zuen, zeinak, aurreko hitzorduetan bezala, Deustuko Unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen eta UPV/EHUren babesa izan zuen, baita robotikaren eta automatizazioaren alde bultzatu zuten beste enpresa, zentro teknologiko eta elkarte askoren babesa ere. Horien artean, Robotekin.
Los equipos ganadores ya están clasificados para la próxima fase, que se celebrará el 16 de marzo en #Alicante. Allí expondrán sus proyectos de innovación, y sus robots competirán para lograr un pase a la final mundial de #Houston (Estados Unidos), que se celebrará del 17 al 20 de abril.
Talde irabazleak sailkatuta daude martxoaren 16an #Alicanten egingo den hurrengo faserako. Bertan, beren berrikuntza-proiektuak erakutsiko dituzte, eta robotak lehiatuko dira apirilaren 17tik 20ra ospatuko den #Houstonen (AEB) munduko finalerako txartela lortzeko.
Lerro hauetatik desio dugu zori handiena, putzua zeharkatzeko aukera izango dutenentzat ‘. Gainerakoei, azkeneraino borrokatu zutenei, zorionak proiektuen kalitateagatik, originaltasunagatik eta sormenagatik. Baliteke azkenean garaipenik ez lortzea, baina jakin behar duzue bidean, askotan, arrakasta txikia ere izaten dela.